XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agintariak zur egozan ori galazoteko ta erriko abade yaunak be bero gitxi agertzen eben.

Urte ta erdi yoanda ondiño Ama Birjiñak ez eukan bere eleizatxua.

Maria Carreirak gordetan eban dirua sakuto baten ta emoten eutsoezan ogi, patata, arto, baba ta beste gauzak saldu egiten bazan.

Limosnak geituz yoyazan; erriak bere eskarrona agertu nai eutsan Ama Birjiñari Beragandik artzen ebazan mesedeakaitik.

Ainbat diru batu zan, baña eleizatxua etzan agiri ta yakiña; betikoa; jendea esamesaka.

Carreira-sendia Cova da Irian batuten eban diruagaz ondo bizi zala, yantzi ta oñetako onak eroyezala....

Maria Carreira minduta egoan.

Bere eskuak eta sendi guztiarenak garbi egozan; euren lanagaz bizi ziran eta ez besteen lepotik.

Abade yaunarengana yoanda guztia agertu eutsan.

Dirua esku onetan egoala ta iñori yaramonik ez egiteko esan eutsan onek.

Esamesak aurrera yoyazan.